Ekonomiari buruzko solasaldia egingo du EH Bilduk gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko urriaren 13a

Udako etenaren ostean, Hamar Berba. Hamaika Berba zikloarekin jarraituko du Oñatiko EH Bilduk hilabete honetatik aurrera. Gaurko iragarri dute hurrengo hitzaldia, ekonomiari buruzkoa.

Ekonomiaren orientalizazioa izango da landuko duten gaia. Zehazki, Zetazko Bidearen bilakaera historikoaren inguruan hausnartuko dute, eta egun merkatuan duen pisua ere izango dute hizpide. Hizlariak izango dira Urko Apaolaza, historialaria eta Argiako kazetaria; eta Adrian Zelaia, Ekai Taldeko kidea eta EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea. Moderatzaile lanak Mikel Aramendi analista politikoak egingo ditu.

Hitzaldia 18:30ean da, kultura etxeko zinema aretoan. Sarrerak aurretiaz hartzea gomendatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak