Fagor Industrialek garaipen erosoa lortu du Galdakaoren aurka (28-19)

Josu Bilbao Atxutegi 2021eko urriaren 10a

Oñatiko taldea jaun eta jabe izan da Zubikoako kantxan, eta erraz gainditu fu Eskubaloi Galdakao talde bizkaitarra. Ligan jokatu dituen bi neurketak irabazi ditu Aloña Mendik

Oñatiko Fagor Industrial Aloña Mendi taldeak denboraldia bi garaipenekin hasi du, atzo Galdakao aise gainditu ostean (28-19). Oñatiarrek erasoan maila bikaina erakutsi zuten beste behin, eta talde bizkaitarrak ezin izan zion etxekoek Zubikoan ezarritako erritmoari jarraitu. Zubikoako harmailetan, zaleen berotasuna izan zuten gorriek beste behin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak