Apirileko izozteek kaltea egin diete Belaskua upategiko mahastiei bertako arduradun Jon Urzelaik azaldu duen bezala. Hala ere, uzta bilketarekin aurrera egin eta kaxa dezente bete dituzte gaurkoan. Oñatin egiten den txakolina, Getariako Txakolina izendapenaren barnean sartzen da, eta kostaldeko mahastiekin eta uztarekin alderatuta, pixka bat beranduago batzen dela azaldu du Urzelaik. Horrela, asteburu hau, Oñatiko jaien ondorengoa, sarritan aprobetxatzen dute, mahatsa batzeko.