Oñatiko ez-jaietan gertatutako eraso matxistak salatu dituzte

Josu Bilbao Atxutegi 2021eko urriaren 8a

Iragan astean ospatu ziren Oñatin San Migel eta Errosarixo ez-jaiak, eta horietan gertatutako eraso matxistak salatzeko, Bargastak Oñatiko talde feministak deituta, elkarretaratze jendetsua egin dute gaurkoan Foruen plazan.

"Jaixetan eraso matxista asko egon dira herrian. Ez dogu horrelako jarrerarik onartuko, ez txosnagunean, ez beste inon. Jaia bai, borroka ere bai. Erasoen aurrean, autodefentsa feminista", izan da Bargastak feminista taldeak egindako aldarrikapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak