Musika hezkuntza goiztiarreko ate irekiak egingo dituzte bihar, Santa Anan

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko urr. 7a, 11:12

Jose de Azpiazu musika eskolaren ekitaldi bateko argazkian, umeak musikarekin gozatzen.

2 eta 3 urteko haurrendako eta horien gurasoendako da jardunaldia, bihar, egubakoitza, 18:30ean. Ikasturtean zehar, musika eskolan bertan emango dituzte saioak.

Jose de Azpiazu musika eskolaren eskaintzaren barruan, musika goiztiarreko saioak daude. Eta, hain justu ere, saio horietan egiten dutena aurkeztu eta erakutsiko dute bihar, egubakoitza.

Arantzazu Bikuña irakaslea da saio horien gidaria, eta musika hezkuntza goiztiarraren onurak azpimarratu ditu: "Ikertzaile askok sakonki aztertu dute musika hezkuntzak umearen garapen integrala lortzen laguntzen duela, eta horretan lan egiten dugu guk ere. Umea guraso edo gertuko batekin etortzen da saioetara, eta giro polita sortzen da".

Gaur, egubakoitza, 18:30ean izango dira ate irekiak Santa Anan. Ordubete iraungo du saioak eta sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Interesa izanez gero, idazkaritza@jazpiazumusikaeskola.com helbidera idatzita eman beharko da izena ikasturtean zehar eskainiko dituzten saioetara joateko. Egubakoitzetan 18:00etatik 19:00etara eskainiko dituzte musika saio horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak