Martutenen eta Dueson daude preso oñatiarrak eta herriko plazan egindako dinamikarekin "etxerako bidean" jarri gura izan dituzte. Errosaixo zapatua baliatu du Sarek eskaera hori egiteko. Plazako alde batean hasi eta beste alderaino mugitu dute gezia, antolatzaileek adierazi moduan, "Josebaren eta Gotzonen etxeratze prozesua marraztuko duen gezia".