Udal Gobernuaren kudeaketa ez dela egokia uste du EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urr. 1a, 15:32

Gardena ez dela ere esan du alderdi jeltzaleak, eta horren adibide jarri du iraileko osoko bilkuran onartutako Lezesarri auzoaren proiektua. Bestetik, 2020ko udal aurrekontuaren soberakina zertarako bideratuko den oraindik argitu ez duela ere badio prentsa oharrean.

Oñatiko EAJk dio bidali duen prentsa oharrean, Udal Gobernuaren kudeaketa "desegokia" dela "gardentasun eza" duela. Dio  Azkoagainetik Lezesarri auzorako oinezko bidea egiteko aurkeztutako proiektua eta aurrekontua ez direla errealak, ez dituztelako jasotzen egin beharreko desjabetze eta argiteria hobekuntzaren proiektuak. "Behin proiektuaren lanketa eta aurrekontua egiten hasita, udal gobernuak prozedura behar bezala lotu" beharko lukeela adierazi du EAJK, "proiektu eta aurrekontu faltsurik aurkeztu eta onartu gabe".

Beste bi puntu ere badakar oharrak. Batean dio udal gobernuak ez duela argitu oraindik zertan inbertituko den 2021eko martxoko udal soberakina; hiru milioi jeltzaleen esanetan. “Soberakin hori erabiltzeko gure proposamenak aspaldi aurkeztu genizkion gobernuari, baina ez ditu aintzat hartu, eta adierazi digu ezin duela hartu erabakirik Zubikoa kiroldegiko lanak amaitu arte. Alabaina, bukatuta daude kiroldegiko lanok, eta, are gehiago, dagoeneko 2022ko aurrekontuak lantzeko garaian gaude eta oraindik ez dakigu udal soberakina zertara bideratuko den. EH Bilduren gardentasun falta nagusi, berriz ere". Zubikoako obrekin arduratuta daudela gaineratu dute jeltzaleek, "obrek Oñatiko udalari ekarri dioten zorpetze-mailarekin zein etorkizuneko inbertsio-gabeziarekin". Bigarrenean, legealdiko Finantza-Plana egin ez izana leporatu diote jeltzaleek Udal Gobernuari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak