Azken bi eguaztenetan jokatu dituzte finalerdiak Zubikoan, uste baino ikusle gehiagorekin. Eta domekan jokatuko dituzte promes eta gazte mailetako San Migel pilota txapelketako finalak, Zubikoako frontoian, 17:00etan. Edozein herritar joan ahal izango da, gainera, partiduak ikustera, txapelketa osoko jardunaldietan moduan.
Promes mailan, Iñigo Erle pilotari oñatiarrarekin batera hartuko du parte Unai Alberdik, eta aurkari izango dituzte Iban Garcia eta Gaizka Agirre. Orain artean, Erlek, Gaizka Karregal izan du lagun partiduetan, baina aurretik ere bazekiten, baldin eta finalera sailkatzen baldin baziren, Karregalek ezin izango zuela etorri, beste partidu bat daukalako. Beraz, Alberdi izango da aurrelari, Erlerekin batera domekan.
Gazte mailan, bestetik, Mikel Aranbarrik eta Martxel Iztuetak Beñat Zubizarreta eta Egoi Telleria izango dituzte kontrario. Azken partiduetako faboritoak sailkatu dira finalerako.