Manifestazioa egingo dute Oñatin arratsaldean, zapatuan izandako eraso matxista salatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ira. 28a, 12:26
Zapi moreak.

Zapatuan txosnagunean izandako eraso matxista salatzeko manifestazioa deitu du Oñatiko txosna batzordeak gaurko. 18:00etan egingo da, plazatik abiatuta.

Atzo, astelehena, batu zen txosna batzordea eta erasoa jasandako lagunarekin berba egin ostean egin dute gaurko manifestazioaren deialdia. "Ez dugu holako jarrerarik onartuko, ez txosnagunean ez beste inon! Matxirulo, zure jaia bukatu dalako" mezua zabaldu du sare sozialen bitartez txosna batzordeak. Eta gaineratu: "Zurrunak gara, erasotzailea kanporatua izan da txosnetatik eta ez dauka eskubide eta zilegitasunik berriz txosnetan sartzeko".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak