Etxean jokatuko duten denboraldiko lehen partidua dute zapatuan Aloña Mendiko futboleko emakumezkoen maila goreneko taldeko jokalariek. "Hasi ez dugu oso ondo hasi denboraldia. Ordizian jokatu genuen lehen partidua joan den astean eta han ikusi genituen gabeziak zuzendu eta ahalik eta ondoen lan egitea izango da gure aurtengo helburua. Azken bi denboraldiak nolakoak izan diren ikusita, pausoz pau-so joango gara hasi berria den honetan", dio Leintz-Aloña Mendi taldeko entrenatzaile Nerea Uriarte oñatiarrak.
Realaren kontra
Zortzi ekipo daude euren talde berean, eta Reala da horietako bat. Ane Isasisasmendi eta Maren Arabaolaza oñatiarrek jo-katzen dute talde horretan eta partidu hori berezia izango dela uste du Uriartek. "Normalean baino jende gehiago egongo da, ziurrenik, ikusten ere". Asteburu honetako partidua Mutrikuren kontrakoa izango da, Azkoagainen, bihar, zapatua, 15:30ean.