Tokia dago 'fitness'-ean eta helduendako ur ekintzetan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ira. 27a, 11:43

Nagusiendako uretako ekintzak egongo dira. (Argazkia: pixabay.com)

Urriaren 8an hasiko dira Zubikoako ikastaroak eta bertan eskatu daiteke informazioa, edo izena eman.

Urritik aurrera hasiko dira martxan Zubikoa kiroldegian antolatu dituzten ikastaroak, eta oraindik izen ematea zabalik dago, bai nagusiendako uretako ekintzetan, bai gimnasioan egingo dituztenetan.

Igerilekuan, esaterako, igeri egiten ikasteko ikastaroak ez ezik, bestelakoak ere eskainiko dituzte helduendako. Gogortasun mailaren arabera, aqua-gymaqua-training eta aqua-power delakoak dira ikasturte honetako aukerak. Astean bi egunetan egingo dituzte, goizeko zein iluntzeko ordutegian. Gimnasioan egingo dituzte  fitness ikastaroetan ere badago oraindik tokia. Pilates, oihal, body balance, fit bike, krossfit eta gimnasia hipopresibo saioak daude, esaterako, aukeran. Gehiago ere badira, eta guztien gaineko informazioa eta izen-ematea Zubikoa kiroldegian bertan eskatu edo egin daiteke.

Urriaren 8an hasiko dira ikastaroak eta egoerak agintzen duen neurri eta protokolo guztiak jarraituta egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak