Udal Etorkizuna Eraikiz ekimenean parte hartuko du Oñatik

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 23a, 13:49

Foru Aldundiak Gipuzkoako hamabi herritan jarriko du abian Udal Etorkizuna Eraikiz ekimena eta horien artean dago Oñati. Gipuzkoako udalerriekin "kode irekian" partekatuko ditu Etorkizuna Eraikizek bere eredua eta filosofia, udal bakoitzak antzeko lankidetza-gobernantzako prozesuak abian jar ditzan maila lokalean.

Aldundiaren asmoa da lurraldeak bere potentziala biderkatzea, etorkizuneko "erronkei aurre hartu eta erantzunak emateko". Markel Olano diputatu nagusiak adierazi du udalen eta Foru Aldundiaren arteko lankidetza-sare bat eraiki nahi dela, Gipuzkoa izan dadin "proiektu komun bat entzuten, ikasten eta kolektiboki erabakitzen jarraitu ahal izateko".

Lehen osoko bilkura

Udal Etorkizuna Eraikizen lehenengo osoko bilkura egin dute gaur, irailak 23, Foru Aldundian dagoen Gunea espazioan eta bertan izan dira hautatutako udalerrietako alkateak, besteak beste, Izaro Elorza Oñatiko alkatea. Olanok adierazi du ezagutza partekatzea eta sortzea dela helburua, eta kultura politiko berri bat eraikitzen joatea, entzutetik, hausnarketatik, ikaskuntzatik eta esperimentaziotik abiatuta. 

Prozesuaren hasieran, egoeraren diagnostiko partekatu bat egingo da, ondoren diseinatu ahal izateko Etorkizuna Eraikizekin lotutako beharrak, eskaerak eta esperientziak bilduko dituen ekintza-plan bat. Udalerri horietan esperientzia pilotuak abiaraziz gauzatuko dela plan hori argitu dute eta, ekimena arrakastatsua bada, lurraldeko gainerako udalerrietara hedatzen joango dela gradualki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak