Bakardadean sentitzen diren herritarrek pertsonek lagun berriak ezagutu eta harreman-sare berri bat eraikitzen joateko bitartekoak dira kafe-hitzorduak. Elkar ezagutzeko hitzorduak dira, kafe baten bueltan, konpainian. Pake Leku erretiratuen elkartean juntatzen dira.
Uda aurretik jarri zuen ekimen hau Udalak SSI taldearekin batera, orain, irailetik aurrera, BiziPoz kooperatibarekin batera antolatuko dituzte hitzorduak.
Kafe tertulia hauek Pake Leku erretiratuen elkartean izango dira martitzenetan, 17:00etatik 18:00etara urriaren 26ra bitartean -urriak 12an salbu-.