Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak 'Itxi begiak' abestiaren bideoklipa estreinatu dute

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 20a, 13:08

Iker Martinez oñatiarrak Zaldi Herrenak taldearekin batera Hegaldiak diskoa argitaratu berri du; joan den egubakoitzean hain zuzen ere. Gaur, ostera, Itxi begiak abestiaren bideoklipa estreinatu dute; country talde baten estetikarekin doinu goxoak landu dituzte.

Martinezekin batera, Iñigo Ugarte (gitarra), Iñigo Biain (baxua), Joxeba Aranburu (gitarra) eta Jimmy Irizar (bateria) dira bideoklipean agertzen diren musikariak. Egilea berriz, Laszlo da, Laszlo Hace ekoiztetxekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak