60 urteko mendizale eibartarra hil da Orkatzategin

Maider Arregi 2021ko ira. 19a, 18:58
Argazkia: @BomberosEuskadi

Eguerdiko hamabietan Orkatzategira joan dira larrialdi zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak. 60 urteko eibartarrari suspertzeko maniobrak egin dizkiote, baina zoritxarrez ezin izan diote bizia salbatu.

Ertzaintzak jakitera eman duenaren arabera, eguerdiko hamabiak aldera, biktimarekin zihoan pertsonak SOS Deiak-112 larrialdietako telefono-zenbakira deitu du Oñatiko Orkatzategi mendian konortea galdu duela esanez.

Adierazitako lekura Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroa, suhiltzaileak, Bergarako Ertzain-etxeko patruilak eta Osakidetzaren helikoptero medikalizatu bat hurbildu dira, baina, suspertzeko maniobrak egin dizkioten arren, Eibarko 60 urteko mendizalearen heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin. Gorpua  helikopteroak eraman du hildakoaren kargu egiteko hileta-zerbitzuak zain zituen lekura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak