Kamioi bat trabatuta gelditu da Aita Madina kalean

Itziar Larrañaga Sarasola 2021eko irailaren 17a

Okerreko bidea hartu eta aurrera egin ezinik gelditu da kamioi bat 10:00ak aldera, Unibertsitate hiribidea eta Aita Madina kaleen artean.

Udaltzaingotik adierazi dutenez, kale hasieran kamioiak ez aurrera ez atzera gelditzea "sarri" gertatzen den zerbait da. Izan ere, hilerri ondoko biribilgunean mota honetako kamioiek sarbidea debekatuta dutela dioen kartela egon arren, batzuetan gidariak "gps-ak emandako argibideei" kasu eginda okerreko bidetik sartzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak