Atzeko kaleko jaietan, artisau azoka eta mus txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 12a, 18:37

Atzeko kaleko jaiak ospatu dituzte aste bukaeran Oñatin. Harrera oso ona izan dute kontzertuek, eta baita txorimaloekin egindako photocall-ak ere. Ohiturari jarraituz, artisau azoka eta mus txapelketa ere izan dute.

Atzeko kaleko jaiak ospatu dituzte Oñatin. Egubakoitzean hasi zituzten, eta jendea jai egarriz dagoela nabaritu da. Izan ere, oso harrera ona izan dute antolatutako ekitaldiek, eta jai batzordeak balorazio "positiboa" egin du.

Edukiera beteta

Egubakoitzean herriko bi talde izan ziren taula gainean: Mila Modu eta Larru beltzak. "Astean zehar jarri genituen sarrerak salgai eta berehala saldu ziren", azaldu dute antolatzaileek. 150 lagunendako edukiera egon da Goiena parkean. Zapatuko erromerian ere sarrera guztiak saldu ziren. Maddi, Garazi eta Olatz ibili ziren gaua girotzen.

Txorimaloak

Atzeko kaleko jaiek badute bereizgarri egiten duten ikurra: txorimaloak eta erraldoiak. Bada, pandemia hasi zenetik txorimalorik ez da ikusi jaietan. Atzo, korrika ez, baina txorimaloekin argazkiak egiteko aukera egon zen: "Harrera oso polita izan zuen".

Mus txapelketa

Gaur goizean artisauen azoka egon da. Eguraldi ona bateko eta Foruen Plazan grabatzen ari ziren MasterChef besteko, ohi baino jende gutxiago ibili da azokan, baina artisauak gustura geratu dira salmentekin.

Arratsaldean, aldiz, Mus txapelketa egin dute. 17 bikotek parte hartu dute. Irabazleak Rubio eta Untxu izan dira.

Zozketako zenbakiak

Atzeko kaleko jaietako zenbaki sarituak
1. Saria: 1.537 –Sara Arregik salduta–. Ordezko zenbakia: 1.335 –Nagore Zelaiak salduta–.
2. Saria: 2.227 –Iturritxon salduta–. Ordezko zenbakia: 760 –Txosnan salduta–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak