Poloniako MasterChef saioko grabazioek ikusmina sortu dute oñatiarren artean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ira. 12a, 15:05

Oñatiko foruen plaza plato bihurtu dute MasterChef saiokoek. Goizean hasi dute, eta iluntzera arte iraungo du grabazioak. Herritar asko gerturatu dira grabazioak bertatik bertara ikustera.

MasterChef saioaren Poloniako bertsioa grabatzen dabiltzan Oñatin gaur. Oñatiko Foruen Plaza telebistako plato bihurtu dute.

Kioskoa, supermerkatu

Plazaren alde batean, lehiakideek erabili behar dituzten mahaiak jarri dituzte, sukalde eta guzti. Kioskoa, aldiz, supermerkatu bihurtu dute.

Epaimahaia Michel Moran eta Magdalena Gessler sukaldariek osatzen dute, eta eurei batu zaizkie hainbat euskal sukaldari. Oñatiko alkate Izaro Elorza gonbidatu dute saiora, eta lehiakideak agurtzeko ardura izan du.

Hamargarren edizioa

Poloniako saioaren hamargarren edizioa da grabatzen ari direna. Eguenean Gasteizen egin zituzten grabaketak, gaur Oñatin eta ondoren Donostiako Miramar jauregian grabatuko dute. Azkenik, Haron grabatuko dute final handia –hotel bate barruan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak