Bergarako joan-etorria egin eta Atagoiti bigarren aldiz igotzerakoan, Gabiriatik bueltan, aurrera egin dute lau txirrindularik. Atzetik, saiatu dira Ulma taldeko mutilak ihesaldikoak harrapatzen, baina bakarra harrapatu dute.
Aurrekoen artean, Alustizak Arregiko aldapan jo du erasoa, eta bakarrik sartu da helmugan; Ampoko Unax Iztueta izan da bigarren, 9 segundora, eta Aviron taldeko Maxime Renoux hirugarren, 22ra. Azken horrentzat izan da mendiko sailkapena, eta Amporentzat taldekakoa. [SAILKAPENAK]
Nico Alustiza "oso pozik" zegoen amaieran garaipenarekin, eta aitortu du "indartsu" dagoela denboraldi amaieran.
Aimar Madina ere, gustura, egindako lanarekin: "Ez nuen espero halako emaitzarik. Azken lasterketa zen guretzat, eta atseden garaian harrapatu gaitu ia; baina oso ondo ikusi dut nire burua".