Gary Baños izango dute gogoan biharko Mikel Deuna txirrindularitza sarian

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko ira. 10a, 10:22

60. Mikel Deuna sariaren argazki bat.

Bihar, zapatua, 83 kilometroko lasterketa izango dute junior mailako txirrindulariek, 10:00etan hasita. Otsailean mendi istripu batean hil zen Gary Bañosen memoriala izango da gainera aurtengoa.

Aloña Mendiko txirrindularitza sailekoek Bañosen falta igartzen dute oraindik ere, "handia" izan baitzen urteetan egin zuen lana. Hunkituta gogoratzen du taldeko kide Ruper Arkauzek: "Txirrindularitzan Aloña Mendirako lan asko egin izan duen pertsona izan da, askok uste dutena baino gehiago. Bai txirrindulari moduan egon zenean, baita zuzendari moduan izan zenean, eta gerora ere taldean laguntzen jarraitu zuen beti. Guretzako oso gogorra izan da bere galera, asko igartzen dugu bere falta. Arrasto handia utzi zigun".

Argi zuten Baños gogoan izateko zerbait egin behar zutela, eta probak bere izena eramango du aurrerantzean.

Unibertsitate etorbidean hasiko da bihar, 10:00etan, lasterketa eta eguerdi aldean amaituko da. Ulma taldeko sei txirrindularik hartuko dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak