Uretako ikastaroei berrekingo diete igerileku berrian

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko ira. 9a, 12:24

Zubikoako igerileku berrian, gazteak entrenamendu batean.

Ikasturtean zehar umeen igeriketa ikastaroetan parte hartzeko, irekiera festan izena ematea derrigorrezkoa izango da. Helduendako eskaintza ere izango da ikasturte honetan.

3 eta 8 urte bitarteko umeek izango dute aukera uretako ikastaroetan parte hartzeko, 2018tik 2014ra bitartean jaiotakoek, hain zuzen. Ikastaroak hasi aurretik, baina, jolas eginez irekiera festan parte hartu beharko dute lehenengo. Bertarako izen-ematea astelehenetik egubakoitzera bitartean izango da, hilaren 13tik 17ra bitartean, webgunearen bidez edo kiroldegian, eta irekiera festa hilaren 20tik 24ra bitartean egingo dute –adinaren arabera, egun eta ordu jakin batzuk izango dituzte–, hemen egun eta ordutegiak.

Irekiera festarako hitzorduak.

Posta elektronikoz jakinaraziko dute, hilaren 28an, zein abilezia taldetan parte har dezaketen, eta izen-ematea urriaren 6tik 12ra bitartean egin beharko dute. Izen-emateetan aldaketak urriaren 12tik 15era bitartean egin ahal izango dira, eta urriaren 18an hasiko dituzte saioak.

Helduendako saioak

Helduendako igeriketa saioak, aquagym-a, aquatraining-a eta aquapower-a ere eskainiko dituzte. Izena urriaren 6a eta 12a bitartean eman beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak