San Migel pilota txapelketako partiduak egingo dituzte arratsaldean

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko ira. 9a, 09:19

2018ko San Migel pilota txapelketako une bat.

Jubeniletan U. Amiano eta I. Garcia lehiatuko dira O. Arrillaga eta A. Eskuzaren kontra. Eta promesetan, berriz, A. Altunak eta A. Irazustabarrenek A. Ruiz de Larramendi eta A. Oliden izango dituzte kontrario. Partiduak 19:00etan hasiko dira Zubikoako frontoian.

Gizonezkoen gazte eta promes mailetako partiduak hasi dituzte San Migel Txapelketan, eta gaur bertan Zubiakoako kiroldegian ikusi ahal izango dira maila bakoitzeko partidu bana.

Final handia Errosario Domekan, urriaren 3an, izango da.

Partidu guztiak Zubikoako frontoian ikusi ahal izango dira, doako sarrerarekin eta Aloña Mendiko pilota sailetik herritarrak animatu nahi izan dituzte, partiduak ikustera joan daitezen.

Emakumezkoak, Gabonetan

Emakumezkoen txapelketa Gabon ingurura atzeratu dute, garai honetan partidu ugari izaten ari direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak