Sute txiki bat izan da Belatxara gasolindegi osteko transformadorean

Itziar Larrañaga Sarasola 2021eko irailaren 8a

Oñatiko Udaltzaingoak baieztatu duenez 11:30eak inguruan hasi da sua. Belatxara gasolindegiaren ostean kokatuta dagoen transformadorean piztu da sutea, eta hortik osteko belardira zabaldu da.

Garayko langile bat izan da sua ikusi eta abisua eman duena. Udaltzaingoak izan dira iristen lehenak eta su-itzalgailuarekin aritu dira suhiltzaileak heldu artean. Suhiltzaileek "nahiko azkar" itzali dute sutea eta lursail txikia hartu duela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak