Ondarroako Dena taldearen rock alternatiboa eta post-hardcorea izango dira 19:30ean gaur entzungai, eta Zestoako Rodeo stoner laukoteak eta Nafarroako Pleura taldeak hartuko dute lekukoa 22:00etan.
Beste bi kontzertu antolatu dituzte biharko: Blly Club taldearena 19:30erako eta Arrasateko Txakurrak eta Aretxabaletako Screamers & Sinners taldeena 22:00etarako. Domekan, 19:00etan, Circo Chosco taldeak Indartsuak lana eskainiko du.