Aurtengoa, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 82.edizioa da, eta egoerak ahalbidetuta, iazkoa baino egitarau oparoagoarekin iritsi da; 75 ekitaldi eskainiko dituzte guztira, horietako bat gaurkoa, Arantzazun.
Klasikoa eta folka nahastuz
Musika klasikoaren eta folkaren arteko fusioa izango da gaur Oñatiko santutegian entzun ahal izango dena. Beethovenen musikaren berrinterpretazioa eskainiko dute musikariek eta Carlos Núñez gaiteroa izango dute gidari.
Irlandar, eskoziar edo galestar doinu zaharretan oinarritutako, eta Beethovenek konposatutako musika zeltako obrak interpretatuko dituzte. Horren adibide Zazpigarren Sinfonia, zeltiar musika tradizioetatik ikasitako baliabidez osatuta dagoena.