Hitzordua, goizeko 11:00etan Arantzazuko parketxean da, eta 12:30tan bukatzea aurreikusten dute. Prezioa pertsonako 3 eurokoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.
Osasun-prebentziorako neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute: Talde txikian ibili, segurtasun-distantziak mantendu, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eraman eta musukoa norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: arantzazu@gipuzkoanatura.eus edo 943 78 28 94 / 699 335 183