Oñatiko mendi martxan baja emateko azken egunak

Irene Jauregi 2021ko abu. 13a, 09:50

Datorren irailaren 18an burutuko den Oñatiko VI. mendi martxan bajan emateko azken egunak gelditzen dira; abuztuaren 15arte izango da posible hori egitea. Bajan ematea nahi izan ezkero, onati.mendimartxa@gmail.com epostara idatzi beharko da. 

Oñatiko VI. mendi martxa izango da datorren irailaren 18an burutuko dena, bi ibilbide mota izanik hizpide. Alde batetik, ibilbide luzea, 07:00etan aterako da Oñatiko plazatik. Bestetik, aldiz, ibilbide motza, 08:00etan, toki berdinetik.

Urtero bezala, ibilbidea aurreko urtekoaren ezberdina izango da, eta aurtengoaren kasuan ibilbidearen zati handi bat Aizkorri-Aratz natura parketik igaroko da. Ibilgune guztia behar bezala adierazita egongo da.

Baja emateko azken egunak

Abuztuaren 15era arte izango da posible Oñatiko VI. Mendi martxan baja ematea eta dirua bueltan izatea. Horiek horrela, eta bajan ematea nahi izan ezkero, onati.mendimartxa@gmail.com epostara mezu bat idatzi beharko da baja eskakizuna eginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak