Stadlerreko zuzendaritzak eta langileek lau urtetarako ituna sinatu dute

Uxue Igarza Loiola 2021eko uztailaren 28a

Hilaren 16an, enpresak bertan behera utzi zuen enplegu erregulazio espedientea eta beraz, ez da borondatezkoak ez diren kaleratzerik egon ezta soldata jaitsierarik ere. Erabaki horren ostean, langileek iragarritako greba mugagabea, bertan behera geratu zen.

Zuzendaritzak gaur kaleratutako oharrean jakinarazi du datozen lau urteetarako ituna sinatu duela langileekin. Hala, "enpresa indartzeko eta lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko egindako lankidetza eta elkar ulertzea" eskertu dizkie enpresako kideei.

Enpresako ordezkarien iritziz, lehiakortasunean hobekuntzak adostu dira: "Horrela, Europako merkatuan hazteko eta lehiakortasuna hobetzeko proiektu estrategikoa bultzatzen da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak