'Arantzazuko altxorren bila' ekimenaz gozatu ahal izango da uztailaren 24an eta 31n

Irene Jauregi 2021ko uzt. 23a, 10:34

Arantzazuko ibilbide irisgarria.

Orientazio-jolasa izango da uztailaren 24an eta 31n Arantzazuko parketxean antolatuko diren ekintza nagusia; hala, turismo familiarra izango dute jomuga.

Datozen bi zapatutan, uztailaren 24 eta 31rako, Arantzazuko parketxeak Arantzazuko altxorraren bila jarduera antolatu du. Orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da eta Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango du erronka.

Arantzazuko Parketxea abiapuntu, Arantzazuko altxorren bila ekimenak ordu eta erdi inguru irautea aurreikusten da eta hiru euroko prezioa izango du; 11:00etan emango zaio hasiera egitasmoari. Hala, musukoa eramatea ezinbestekoa izango da.

Izena emateko

Interesatuz gero, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, plaza mugatuak izango baititu. Halaber, izena emateko 943 78 28 94 / 699 33 51 83  telefono zenbakiekin kontaktuan jarri, edota arantzazu@gipuzkoanatura.eus e-postara mezu bat bidali. Informazio gehiagorako: www.gipuzkoanatura.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak