Jendaurrean joko du zapatuan musika bandak, Lazarragan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko uzt. 22a, 08:27

Iñaxio Ibarrondo, Oñatiko musika banda zuzentzen.

Pandemia osteko itzulera-emanaldia izango da, eta musikariak gogotsu daude kontzerturako. Doan da emanaldia baina sarrera hartu behar da eta ohiko tokietan daude eskuragai.

Oñatiko musika bandak kontzertua egingo du zapatuan, Lazarraga lorategian, 19:00etan. Hainbat hilabetez egon da jendaurrean jo barik herriko musika banda, pandemiagatik, eta emanaldia berezia izango da.

Bandako zuzendari Iñaxio Ibarrondok esan duenez, saiatzen dira bi urtean piezarik ez errepikatzen eta kontzertu guztietan, ahal dela, pieza berri bat jotzen. Oraingoan, baina, ez dute lan berririk entseatzeko denbora nahikorik izan, eta joko dituzten piezak jendeak aurretik ezagutzen zituenak izango dira. Hauek dira joko dituzten pieza: Donostia (Pena y Goñi), Los chicos del coro (Coulais Barratier), Canta Napoli (Capurro Di-Capua), Beatles Colection (Lennon/Mc Cartney/ de Meij), My Fair Lady (Frederik Loewe) eta La Gran Via (Chueca y Valverde).

Oñatiko Udalak udarako antolatu duen Esk-ult-ura egitasmoaren barruan sartzen da emanaldi hori. Doan da, baina edukiera mugatua izango da, eta, horregatik, komeni da sarrera aurretik hartzea. Ohiko tokietan daude eskuragai: udal webgunean, plazako leihatila digitalean eta Txokolateixan. Esk-ult-ura egitasmoaren hurrengo saio irailaren 5ean izango da, Bidebarrietako jaien barruan: Indartsuak izeneko zirku ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak