Herriko kirol elkarteek kirola sustatzeko antolatzen dituzten ekintzetarako 3.800 euroko partida izango du batetik, Udaleko Kirol Departamentuak aurkeztu duen dirulaguntza lerroak, eta ohikoak ez diren kirol jardueretarako beste 15.000 euro bideratuko ditu.
Kirola sustatu edo ohikoak ez diren kirol jarduerak antolatzeko Udal dirulaguntza horiek klub edo kirol elkarte nahiz entitate juridikorik ez duten talde eta partikularrek eska ditzakete, baldin eta egoitza Oñatin badute edota bailaran izanik, gutxienez, kirolarien %15 Oñatikoak badira edo Oñatin erroldatuta badaude.
Herriko elkarteek abuztuaren 16ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, eta dokumentazio osagarriarekin batera udaletxean, HAZ bulegoan, aurkeztu beharko dituzte.