Igartua eta Garate egongo dira zabalik lehenengo txandan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko uzt. 14a, 14:28

Kale Zaharrean dago Igartua farmazia.

Egubakoitzetik aurrera udako txandak hasiko dituzte herriko farmaziek: lehen txandan, abuztuaren erdira arte, Igartua eta Garate egongo dira zabalik.

Bihar, uztailak 15, lau farmaziak egongo dira zabalik baina egubakoitzetik aurrera udako txandak hasiko dituzte eta binan zabalduko dituzte. Hau da, uztailaren 16tik abuztuaren 15era, biak barne, Igartua eta Garate egongo dira zabalik eta Anduaga eta Juldain, abuztuaren 16tik aurrera beste hilabetez.

Lehen txanda honetan horrela egingo dituzte eguneko guardiak:

  • Garatek: uztailak 16, 17, 18, 20, 22, 26, 28, 30, 31. Abuztuak 1, 3, 5, 9, 11, 13, 14 eta 15
  • Igartuak: uztailak 19, 21, 23, 24, 25, 27, 29. Abuztuak 2, 4, 6, 7, 8, 10 eta 12.

Gaueko guardian, 22:00etatik aurrera, Arrasateko F. Etxeberria Larraza farmazia (Zarugalde kalean) egongo da. Telefonoa: 943 77 16 30.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak