Oñatiko Ganbara abesbatza saritua izan da Bartzelonan. Kataluniar obraren interpretazio onenaren saria jaso du, Josep Vilaren Salve Regina lanarekin.
Herrialde desberdinetako hainbat abesbatzen hartu dute parte Bartzelonako 56. Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan -Cuba, Venezuela, Madril eta Turkia tartean- eta Ganbarak irabazi du kataluniar obraren interpretazio saria. Online izan da, uztailaren 5etik 11ra bitartean.