Egubakoitzean hasi zituzten Triana auzoko jaiak. Aurten, bigarren urtez, txosnako terrazarekin, eta jai batzordekoak "oso pozik" gelditu dira aurten ere jaiek izan duten harrerarekin. Kontzertu arrakastatsuenetako bat zapatu gauean Yogurinha Borovak eskaini zuela adierazi dute, terraza beteta egon zela eta jai giro aparta jarri zuela azpimarratu dute antolatzaileek. Haren aurretik izan zen Kai Nakaik ere ikuskizun borobila eskaini zuela esan dute.
Egubakoitz iluntzean herrikoen gitarra-jotzeak ere harrera "bikaina" izan zuela azpimarratu dute eta pozik gelditu dira baita ere umeendako marrazki saioak eta mus txapelketak emandakoarekin. Azken horretan hamabost bikotek hartu zuten parte, esaterako, Amezketatik etorritakoak ere izan ziren.
Gaur eguerdian Jon Basagurenen kontzertuan ere gustura egon dira bertaratu direnak eta arratsaldean emango diete jaiei bukaera.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!