Uxue Osesek galdu egin du etxean jokatutako partidua: 14-22

Mireia Bikuña 2021ko uzt. 11a, 15:15

Uxue Oses, Oñatiko plazako frontoian.

Amaia Aldairekin bikote eginez, Laia Salsamendiren eta Oihana Orbegozoren kontra galdu du Ados Pilota Elkarteak antolatzen duen Plazaz plaza txapelketako partidua. Elastiko urdinarekin jokatu duen bikotea (Aldai-Oses) 4-11 aurreratu da markagailuan, baina ezin izan diote abantailari eutsi, partiduaren bigarren zatian. Oñatiko plazako frontoian hainbat herritar batu dira etxeko pilotariaren lana gertutik ikusteko.

Sentsazio onak berreskuratuz indartsu hasi dute partidua Aldaik eta Osesek. Segituan hartu dute abantaila ona markagailuan. Baina, bikote gorriak pilota aldatu duenean, Laia Salsamendik neurria hartu diote lehiari, eta 10-11 hurbildu dira. Tanto batzuetan oso parekatuta ibili dira bi bikoteak, baina, Aldairi eta Osesi, hamalaugarren tantoan bukatu zaie gasolina. Amaia Aldaik tantoak azkar bukatzeko erabakia hartu du, eta hortik joan zaie partidua. 13-14 aurreratu dira urdinak, baina, Salsamendik eta Orbegozok, bederatzi tanto egin dituzte jarraian, lehia irabaziz.

Etxegarai ere, etxean

Plazaz plaza txapelketari dagokion partiduaren aurretik, Etxegarai-Galeano Berrocal-Arraiza partidua jokatu da. Maddalen Etxegarai oñatiarrak eta Leire Galeano antzuolarrak 13-18 galdu dute.

Maddalen Etxegarai eta Leire Galeano, Oñatiko plazako frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak