Iñaki Errazkin Arantzazun azkarrena, etxekoak protagonista izan diren lasterketan

Xabier Urtzelai 2021ko uzt. 10a, 19:17

Iñaki Errazkin (Donosti Berri) Arantzazuko helmugan. Argazkia: Imanol Soriano.

Donosti Berri taldeko Iñaki Errazkinek irabazi du Arantzazuko Igoera, 1:42:16 denbora eginda. Aipagarria izan da etxeko taldeko ziklistek izan duten protagonismoa. Ulmako Aimar Madina bigarren izan da, eta Aimar Erostarbe seigarren. 

Arantzazuko Igoeraren 51. edizioa Donosti Berri taldeko Iñaki Errazkinek irabazi du, eta ez du helmugan aparteko larritasunik pasa, 27 segundotako aldearekin iritsi da eta helmugara. Beste kontu bat izan da bigarren postuagatik egon den borroka. Ez da lehenengo aldia Ulmako ziklista bat azken urteotan saltsa horretan sartzen dena, eta oraingoan Aimar Madina ibili da bikain. Oñatiarrak Beñat Fernandezekin sekulako lehia izan du azken metroetan –argazkian– eta esprint estuan txantxikuarra gailendu da –mendiko saria ere harendako izan da–. Eta, nabarmentzekoa hamar onenen artean Ulmako beste ziklista bat izan dela, tarteko helmugak ere irabazi dituen Aimar Erostarbe seigarren izan da-eta.   

Ulmako Aimar Madina –bigarren– eta Beñat Fernandez –hirugarren– esprintean. I.S.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak