Datorren urtetik aurrera derrigorrezkoa izango du jarduera ekonomiko bat duen edonork bere fakturen berri zuzenean Ogasunari bidaltzea. Horretarako, egokitu egin behar dituzte kutxa erregistratzaileak, ordenagailuak eta pisuak, adibidez. Hala, prozesu horren guztiaren berri emateko eta zalantzak argitzeko, bi informazio-bilera egingo dituzte bihar: hilaren 14an, 14:00etan eta 20:00etan, zinema aretoan.
Oñatiko Gualbi aholkularitzako zuzendari Fernando Gutierrez Garatek emango ditu azalpenak; Ticket-BAI programara egokitzeko zer egin behar den eta horretarako dauden epeak, besteak beste.