Joseba Azkarate, "pozik" Bizkaiko Paracycling Biran emandakoarekin

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 4a, 18:04

XXII. Bizkaiko Paracycling Bira ospatu da asteburuan, eta Ione Basterra hand bike modalitatean jardundako kirolaria omendu dute. Lehenengo etapa Elorrion egin zen atzo eta bigarrena, Orozkon izan da gaur; hain zuzen ere, 2019ko abenduan zendutako Basterraren herrian.

MH2 kategorian lehiatu den bakarra izan da Joseba Azkarate oñatiarra; bere hitzetan, "lehenengo eta azken" iritsi da helmugara. Txantxak txantxa, kirolaria gustura geratu da emandakoarekin: "Bero gehiegi egin du eta fisikoki ere ahul samar sentitzen nintzen, baina pozik nago emaitzarekin".

Parte-hartzaileek 22,5 kilometrotako ibilbidea egin zuten atzo Elorrion; "proba gogorra" izan zela iritzi du oñatiarrak, baina 1:26:37ko denboran bukatu zuen. Gaurko etapa, berriz, laburtu egin behar izan dute antolatzaileek, parte-hartzaile guztiengana egokitzeko.

Azkarateren iritziz, giro aparta egon da biran, eta parte-hartzea ere apurka-apurka handitzen ari dela esan du: "Pandemiaren bukaera ikusten ari dira kirolariak". Bestetik, Ione Basterra oroitzeko ekitaldia "ederra" izan dela azaldu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak