Uxue Oses eta Madalen Etxegarai pilotari oñatiarrek Nafarroako Emakume Master Cup txapelketako finala jokatuko dute gaur 12:00etan. Partida bizia izan da, oso konkurritua lehenengo minutuetan; oñatiarrak aurretik ere jarri dira zenbaitetan.
Bosna tantorekin berdinduta egon ostean, baina, Arraiza eta Garmindek aurrea hartu dute, eta partida irabazi dute.