Herriko hamahiru taldek urteko programazioa aurrera eramateko 65.737 euro bideratuko ditu Udalak. Partidarik handiena Oñatiko Ganbara Abesbatzak, Hots Abesbatzak, Oñatzek eta Ganbara Kantu Eskolak jasoko dituzte. Beste hauek ere jasoko dute babesa: Ilunpetaneko ar-gazkizaleek, Txinparta bertso eskolak, Lizargarateko trikitizaleek, Oñatiko Margo Taldeak, Irazan antzerki guneak, Algaraz Ikuskizun elkarteak, Zizelkatzaileen elkarteak, Zarramarrak eta Nabarraldek.
Sorkuntzarako, hamabost eskaerak onartu dituzte, 13.868 eurorekin. Diskoak grabatzeko, Larru Beltzak eta Valls & Band taldeek, Iker Martinez de Zuazok eta Karmelo Alberdik; Ganbara Kantu Eskolak, ipuin musikatuendako; Ganbara Faktoriak, aldizkariarendako eta musika kanalaren sorrerarako; Aita film laburrerako eta Kepa Aranbururen El imbécil-erako; argital-penetan, Hortensia Alcalaren liburuak, Urko Egañarenak, Lesvos fanzineak eta Oñatiko sugeen inguruan osatuko denak jasoko dute Udalaren laguntza.