Legazpi aldera jo beharrean, Bergara eta Arrasaterantz joan beharko dute kadete mailako txirrindulariek 63 kilometro izango dituen Olakua probako ibilbidean.
Untzilla eta Santipillau igo beharko dituzte lasterketan zehar eta bertan parte hartuko dute, herriko taldearekin, Haritz Arregi, Alex Beristain eta Markel Zubia txirrindulariek. Guztira, 120 parte-hartzaile inguru espero dituzte antolatzaileek.