Mobilizazioekin hasiko dira Stadler-eko langileak

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko uzt. 1a, 14:26

Oñatiko Stadler enpresa.

Lanuzteekin hasiko dira datorren astean: hilaren 8an lau orduko lanuztea egingo dute; 13an, egun osokoa; eta 16tik aurrera, mugagabea.

Eguaztenean bildu ziren Stadler-eko zuzendaritzako eta langileen batzordeko ordezkariak eta "enpresak iritziz aldatu ez duelako", mobilizazioekin hastea erabaki dute langileek, enpresa komiteak jakinarazi duen moduan.

Uztailaren 8an, enpresarekin bigarren bilera egingo duten egunean, lau orduko lanuztea egingo dute, hilaren 13an -hirugarren bilera egunean- egun osokoa eta 16tik aurrera mugagabea, gauzak aurretik konpontzen ez badira. Enpresa komiteak salatu du hamabi langile kaleratu gura dituela enpresak, eta gelditzen direnei %30 murriztu soldata. Enpresak ez du adierazpenik egin gura izan oraingoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak