Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta, Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa eskainiko dira Oñatiko topagunean.
Ordubete inguruko saioa izango da eta bi emanaldi eskainiko dira, arratsaldeko 17:00etan eta 18:30ean. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 4€-koa izango da pertsona bakoitzeko.
Aurreratu dutenez, Covid-19 osasun-prebentziorako segurtasun neurri guztiak hartuko dira. Horiek horrela, musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da, distantziak mantenduko dira eta eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da.
Lan handiaren islapen
Jose Migel Barandiaranek mitologiaren transmisio soka etena ez izatekotan eginiko lanaren erreflexua izango da uztailaren 10ean Oñatiko Arantzazuko Gandiaga Topagunean eskainiko den mito eta ipuin zaharren kontaketa. Ahozko tradizioa paperean bildu zuen eta horiek horrela, Euskal Herriko hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazteko aukera eskaintzen du urtero Jentilbaratza Kultur Elkarteak.
Kontalari lanetan Marimunduko izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea dena.
Izen ematea
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko honako zerbitzu hauetara jo beharko da:
- 943 78 28 94 / 699 33 51 83
- arantzazu@gipuzkoanatura.eus
- www.gipuzkoanatura.eus