Etxegarai eta Oses, Nafarroako Master Cup txapelketako finalean izango dira

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko eka. 30a, 08:53

Atzo jokatu zuten final-erdietako partidua Madalen Etxegaraik eta Uxue Osesek (Argazkia: Master Cup).

Uxue Oses eta Madalen Etxegarai pilotari oñatiarrek Nafarroako Emakume Master Cup txapelketako finala jokatuko dute zapatuan, Iruñako Nafarroa Arenan.

Atzo, martitzena, jokatu zuten fina-erdietako partidua bi pilotari oñatiarrek eta 18-1 irabazita, finalerako sailkatu dira. Zapatuan izango da finala, Nafarroa Arenan, 12:00etan; Arraiza-Gaminde bikotea izango dute aurkari. ETBk botako du partidua, zuzenean.

Uxue Osesek eta Madalen Etxegaraik 2019an Master Cup txapelketa irabazi zuten; Zumarragan jokatu zuten finala. Pilota bigunarekin jokatu zuten orduan, eta orain, Marster Cup-eko torneo honetan, mistoarekin ari dira lehiatzen, promesa mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak