Onaro zer den eta zertarako erabili daitekeen azalduko dute gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko eka. 30a, 09:11

Onaro zerbitzuaren aurkezpenean, ekainaren 16an.

Oñatiko telekomunikazio operadorea da Onaro, eta proiektua nondik datorren, ze itxura hartu duen eta herritarrek zerbitzu hau zertarako eta nola erabili dezaketen azalduko dute gaur udal ordezkariek. Kultura etxean da, 18:00etan.

Internet banda zabala, herritar guztien eskura jarriko duen Onaro herriko telekomunikazio operadorea aurkeztu du Udalak. Dagoeneko erabili daitekeen zerbitzua da eta horri buruzko azalpenak emango dituzte gaurko ekitaldian.

Webgunea martxan jarri dute eta beste hainbat bide ere badaude informazio gehiago jaso eta interesa izanez gero, Onarorekin kontratua sinatzeko. Bidebarrieta 24an dagoen bulegoan arreta pertsonalizatua eskaintzen dute, 943 71 80 10ra ere deitu daiteke, edota arreta@onaro.eus-era idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak