'Celtic Beethoven' ikuskizuna eskainiko da Arantzazun, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 28a, 16:34

'Celtic Beethoven' ikuskizunaren irudia.

Jaialdi ezagunaren 82. edizioa izango da aurtengoa, eta sustatzaileen apustua "normaltasunera" hurbiltzea da. Hala, iaz baino egitarau oparoagoa aurkeztu dute: 75 ekitaldi egingo dira eta horietako bat, Arantzazun.

2020ko edizioa pandemiak baldintzatutakoa izan bazen ere, 2021ean, Musika Hamabostaldiak "berezkoa duen anbizioz" ekingo diola azaldu dute sustatzaileek. Abuztuaren 1ean hasiko da eta 27an bukatu.

Oñatiko santutegian, abuztuaren 20an, izango da emanaldia. Zehazki, musika klasikoaren eta folkaren arteko fusioa entzun ahalko dute bertaratzen direnek. Celtic Beethoven izenpean, Beethovenen musikaren berrinterpretazioa egingo dute musikariek, Carlos Núñez gaiteroa gidari dutela.

Beethoveni egindako omenaldia

Beethovenek konposatutako musika zeltako obrak interpretatuko dituzte Arantzazun, irlandar, eskoziar edo galestar doinu zaharretan oinarrituta. Konpositore ezagunak gisa horretako ia 200 abesti egin zituen eta oso ezagunak ez diren arren, beste hainbat obra egiteko inspirazioa eman zioten. Horren adibide da Zazpigarren Sinfonia, zeltiar musika tradizioetatik ikasitako baliabidez osatuta dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak