Etxebizitzaren gaian ez datoz bat Oñatiko udalbatza osatzen duten alderdi biak

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko eka. 25a, 14:05

Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra ari da lantzen Oñatiko Udala eta planaren oinarri izango diren irizpideak onartu zituzten atzoko osoko bilkuran EH Bilduko zinegotzien botoekin. EAJkoek kontra bozkatu zuten argudiatuz hiru puntutan ez daudela ados. Horietako bat da etxebizitzena.

HAPOren gaineko puntuan desadostasuna erakutsi zuten udalbatza osatzen duten alderdi biek. Bakoitzak bere argudioak esanda, EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen Plan Orokorra egiten hasteko oinarria; EAJk kontra bozkatu zuen.

Gai zerrenako beste puntuen artean, ekainaren 28an izango den LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren aldeko adierazpen instituzionala onartu zuen udalbatzak aho batez. 26an izango den Torturaren Nazioarteko Egunari lotuta, alderdi bakoitzak bere mozioa aurkeztu eta onartu zuen (EH Bilduren mozioa eta EAJren mozioa).

Bestalde, Migelena sektoreko plan partzialaren aldaketa ere behin betiko onartu zen atzoko osoko bilkuran, aho batez. Baita beste zinegotzi baten dedikazioa eta ordainsaria ere; irailetik aurrera, bestalde, %30eko liberazioa -828,50 euro gordin hilean- izango du Asier Iraeta ingurumen zinegotziak. Egun, Udal Gobernuko lau zinegotzik (Izaro Elorza, %100 -3.582,27 euro gordin hilean-, Anik Zubizarreta %60 -1.657 euro-, Xabier Igartua %50 -1.380, 83-, Iñaki Olalde %30 -828,50 euro-) eta oposizioko batek (Ainhoa Galdos, %60 -1.491,30 euro) dute liberazio handiagoa edo txikiagoa. Hilerriko kolunbarioen ordenantza fiskala ere onartu zuten. Baita etxez etxeko laguntza zerbitzu kontratua urtebetez luzatzea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak