ELAk ohar bidez jakinarazi du Stadlerrek arrazoi ekonomikoak eta produktiboak argudiatu dituela kaleratzeen aurrean. "Enpresaren erabaki hori onartezina da, iragarpenak langileen ia % 20 kalean uztea ekarriko lukeelako eta langileen lan-baldintzak prekarizatzeko maniobra bat delako", azaldu du sindikatuak.
Gauzak horrela, mobilizazioak egingo dituztela iragarri du ELAk. Bestetik, enpresak ez du azalpenik eman nahi izan.