Udaltzainek baieztatu duten moduan, egubakoitz zein zapatu gauean egin dituzte kalteak herriko hainbat tokitan. Besteak beste, zirkulaziorako ibilgailuek erabiltzen dituzten ispiluak apurtu dituzte, baita autobus geltokietako markesina batzuk ere. Udaltzainen esanetan estoldak erabili dituzte kristal horiek apurtzeko eta batzuk berreskuratu eta euren tokietan jarri dituzten arren, toki batzuetan estoldak falta dira orain. MUko fakultate ondoan dagoen beira batzeko edukiontzi berdea ere lurrean agertu da, iraulita.
Oñatiko Udalak salatu egin ditu gertaera hauek. Izaro Elorza alkateak egindako kalteak konpotzeak duen gastua gogorarazi eta "indarrak herria eraikitzera" bideratzeko eskatu du sare sozieletan bidez: "Asteburuko apurketak salatu nahi ditu Oñatiko Udalak, eta horrelako ekintzarik ez egiteko eskatzen die egileei. Eragindako kalteak konpontzeak, Udal aurrekontuak ez ezik, langileen lanorduak ere eskatzen ditu. Denoi eragiten digu. Bideratu ditzagun indarrak herria eraikitzera".