Laster egongo da erabilgarri Zubikoa kiroldegiko fitness gela eta hantxe emango dituzte uztailerako prestatu dituzten ikastaroak: aeropilatesa, Trx entrenamenduak eta nordic walking teknika. Uztailean izango dira ikastaro horiek, hamar eta hamasei laguneko taldeetan. Bakoitzak bere toalla eta ur botila eraman beharko du.
Izena emateko epea ekainaren 21ean buka-zen da eta kiroldegira bertara joanda eman daiteke izena.